#GaiNagusiak

Zelulaz kanpoko fluxuaren analizagailu bat erosi du Achucarrok

Noiz argitaratua: 14/12/20 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Biziaren zientziak #Teknologia

Achucarro zentroak Seahorse XFe96bat, zelulaz kanpoko fluxuaren analizagailu bat, txertatu du zelula-analisien instalazioan. Gailu hori gai da zelulan energia gehien sortzen duten bi bideak —arnasketa mitokondriala eta glukolisia— aldi berean analizatzeko, mikroplater batean eta denbora errealean.

Ekipamendu horrek in vitro kalkula ditzake oxigeno-kontsumoaren tasa eta zelulaz kanpoko azidotze-tasa, zelularen funtzioak aztertu ahal izateko, hala nola fosforilazio oxidatiboa, glukolisia eta gantz-azidoen oxidazioa.

Zelula bizien bioenergetika zelularra neurtuz gero, denboraren araberako analisiak egin daitezke eta hainbat saiakuntza-kondizio probatu daitezke. XF saiakuntzekin, errendimendua handitzen da, eta lagin gutxiago erabili behar da ohiko errespirometria-teknikekin alderatuta. Konposatuak era automatizatuan gehitzen ditu, eta sentsore fluoreszente solidoak mikroplater-formatuan ditu.

Outreach Manager

Egilea: Outreach Manager (Achucarro Basque Center for Neuroscience)

Laguntzailea: