#GaiNagusiak

Tecnun-eko bi ingeniarik nazioarteko sari bana eskuratu dute, beren espezialitatean

Noiz argitaratua: 14/12/19 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Orokorrak

Oihane Mitxelena ikasleak, TECNUNeko Ingeniaritza Biomedikoko lehen promozioko graduatuak, nanoteknologia eta medikuntza birsortzaileko masterraren amaiera-proiektu onenaren saria irabazi du University College London-en (UCL), minbiziaren aurka egin duen ikerketagatik. CEIT-Ik4ko doktoregaia minbiziaren aurkako terapia-modu berri batekin lotutako ikerketan ari da gaur egun. Zehazki, mikroburbuila batzuk garatu ditu, botika tumoreak erasandako tokira eramango dutenak eta ultrasoinu-tratamenduen bidez askatuko dutenak. 'Dean's Prize' sarietarako (master guztien artean proiektu onenari ematen zaion dekanoaren sarietarako) ere izendatu zuten proiektu hori bera.

Tecnuneko Ingeniaritza Biomedikoko lehenbiziko graduazio-promoziokoa da Mitxelena. 'MSc Nanotechnology and Regenerative Medicine' ikasi zuen Britainia Handiko hiriburuan. Horren ondoren, Donostiako CEIT-Ik4 zentroan ari da bioingeniaritzako doktoretzako ikasketak egiten, Maite Mujika eta Sergio Arana ikertzaileen zuzendaritzapean.

Bestalde, Maider Oregui doktoregaiari ‘Young Research Award 2014’ (ikerketako sari gaztea) eman dio International Union of Railways-ek, trenbideen mantentzearekin lotutako ekarpen teknologikoak egin dituelako, trenbideen diseinua hobetzeko eta akatsak hautemateko oso baliagarriak.

Oreguik (Donostia, 1985) TECNUNen ikasi zuen Industria Ingeniaritza. Abenduaren 3an jaso zuen saria, Parisen, trenekin lotutako eragile nagusiek urtero egin duten batzar orokorrean. Batzar horretan, iaz hasi ziren sariak ematen, trenaren sektorean egiten diren ikerketa eta aurrerapenen aintzatespen gisa. Gaur egun, Herbehereetako Delft-eko Unibertsitate Teknologikoan ari da amaitzen doktore-tesia. "Oso pozik nago, aintzat hartu baitute bost urtean egindako lan gogorra", adierazi du ikertzaile gazteak sari-banaketaren amaieran.

  • Oharrak:

    Alvaro Vilallonga Servicio de Comunicación TECNUN/CEIT Manuel Lardizabal pasealekua, 13 20018 Donostia Tel. +34 943 219877

  • Interneteko helbidea:

    www.tecnun.es/

Alvaro Vilallonga

Egilea: Alvaro Vilallonga (CEIT-TECNUN)

Laguntzailea: