#GaiNagusiak

TECNALIA eta MONDRAGON Korporazioa elkarlanean, lehengaiak agor ez daitezen

Noiz argitaratua: 15/01/08 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Teknologia

MONDRAGON Korporazioa eta TECNALIA ikerketa-zentroa elkarlanean arituko dira Europako lehengai-hornikuntzaren arazoari ekiteko. KIC Raw MatTERS deritzon KIC edo Knowledge and Innovation Communities bateko partaide dira bi erakundeok. Bikaintasunaren eta berrikuntzaren inguruko komunitate bat da, jasangarritasunaren eta lehengai-hornikuntzaren aldetik Europar Batasunak dituen arazo sozial eta ekonomiko handiei konponbideak eskaintzeko diharduena.

Europar Batasunarentzat berebiziko garrantzia du lehengai-hornikuntza ziurtatzeak; batez ere, mineral kritiko batzuena, metalena eta kautxuena. Adituek identifikatuta dauzkate 20 lehengai kritiko —adibidez, berilioa, kobaltoa, germanioa, indioa, magnesioa, niobioa, lur arraroak eta tungstenoa—, zeinen hornikuntza arriskuan egon baitaiteke datozen urteetan eta, ondorioz, kolokan jar baititzakete industria batzuk.

KIC ekimena H2020 programako partaide da, eta EITen mende dago (European Institute of Innovation and Technology). Ia 200 milioi euroko proiektuak abiaraziko ditu datozen zazpi urteetan, eta diru horren % 25 EITetik finantzatuko da. KIC Raw MatTERSen partzuergoa 116 bazkidek osatzen dute, zeinetatik MONDRAGON eta TECNALIA bazkide fundatzaile diren eta leku nabarmena duten partzuergo handi horretan.

Informazio osagarria

  • icono_documento
    Prentsa-oharra, Tecnalia
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, Tecnalia
Eva Salgado

Egilea: Eva Salgado (TECNALIA)

Laguntzailea: