#GaiNagusiak

Pilotarien mugimenduak Europar Batasuneko teknologiarekin atzitzen dira

Noiz argitaratua: 14/10/10 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Informatika #Osasuna #Teknologia
 Pelotaria lanean mugimenduak grabatzen ari zaizkiola

Aste honetan, Oxfordeko Audiomotion estudioetan izan dira bost pilotari eta futbol gaelikoko, hurling-eko eta camogie-ko lau kirolari. Kirolari horien guztien mugimendu guztiak puntako teknologiarekin grabatzen dira RePlay proiektuaren barnean, zeina Europar Batasunak finantzatzen baitu eta Vicomtech-IK4-k koordinatzen baitu.

Proiektuaren helburua da kirol eta joko tradizional europarrak digitalizatzea jokalarien mugimenduak atzitzeko koste baxuko sistema baten bitartez. Ekimen berritzaile honetan ikertzaile euskaldun, ingeles, irlandar, suitzar eta grekoak ari dira parte hartzen.

Bereizmen handian lortzen diren irudi horiek kultura- eta kirol-erakundeei eskainiko zaizkie. Gainera, laster ikusgai jarriko dira museoetan eta/edo online plataformetan (Europeana, adibidez).

Kostu baxuko sentsoreetan oinarritutako sistema bat eta 3Dko software ireki bat ari da garatzen ikerketa-taldea, kirol-elkarteetan erabili ditzaten. Sistema osoaren lehenengo bertsioa 2015eko urtarrilean eta otsailean probatuko da Euskal Herrian, eta lagungarri izango da gazteentzat kirol tradizionalak ikasteko . Horrez gain, sistema berri honen bitartez, eskarmentudun jokalariek ere aukera izango dute beren jokoa hobetzeko.

“Aurrerapauso handia da jokalari eta entrenatzaileen profesionalizatzean”, adierazi du Kepa Arroitajauregik (Pelota World Council-eko kidea). "Atleta batentzat oso esperientzia aberasgarria da. Abangoardiako proiektu batean parte hartzea oso ona da norberarentzat eta baita hurrengo belaunaldientzat ere”, esan du Mikel Gonzalez-ek (pilotaria). Frontoiko baldintza berak betetzen dituen estudio berezi batzuetan aritu dira bai Kepa Arroitajauregi bai Mikel Gonzalez irudiak atzitzen.

Europan, 3.000 kirol eta joko tradizional baino gehiago daude. Haietako asko galdu dira edo galtzeko zorian daude, globalizazioaren eta banakako kirol-ekintzak egitearen joeraren erruz.

“Kirol euskaldun eta gaelikoak dira kirol eta joko tradizional bakarretakoak zeinak jokatzen diren eskualdeetan —bai Europan, bai Europatik kanpo— euskarri sozial eta komunitario gisa hartzen baitira. Haien indarrak eta erresistentziak adierazgarri eta lagungarri izan behar dute beste kirol tradizional batzuentzat. Kostu baxuko teknologia berritzaileak erabiliz, eta EBko laguntzarekin, kirol tradizionalen atzeraldia mantsotu ahal izango da”, adierazi du María Teresa Linaza doktoreak (RePlay proiektuko koordinatzailea, Vicomtech-IK4, Espainia).

Europar Batasunaren inbertsioa

Europar Batasunak 2 milioi euroko inbertsioa egin du RePlay proiektuan, Europar Batasunaren Ikerketako eta Garapen Teknologikoko Zazpigarren Programa Esparruaren barnean (2007-2013). Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programa berriak are berrikuntza teknologiko gehiago agindu ditu; 80 milioi euroko diru-laguntza esleitu du hurrengo 7 urteetarako (2014-2020).

Kideak

Vicomtech-IK4-z gainera, kirol tradizionalen beste elkarte batzuek ere hartzen dute parte proiektuan: Gaelic Athletic Association (GAA); Eusko Jaurlaritzako Kirolen Zuzendaritza, Pilota Federazioaren laguntzarekin; Erresuma Batuko Vicon Motion Systems Ltd. eta IN2 Search Interfaces Development Ltd. Enpresak; Irlandako Dublin City University (DCU) eta Suitzako Universite de Généve (UNIGE) unibertsitateak; eta Greziako Centre for Research and Technology Hellas.

Informazio osagarria

  • Pelotaria lanean mugimenduak grabatzen ari zaizkiola, VK Comunicación
  • Pelotaria lanean mugimenduak grabatzen ari zaizkiola, VK Comunicación
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelania, VK Comunicación
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, euskara, VK Comunicación
Xusane de Miguel

Egilea: Xusane de Miguel (VK Comunicación)

Laguntzailea: