#GaiNagusiak

Mendiko nekazaritzan teknologia berriak sartzeko bost proiektutan ari da AGRIPIR

Noiz argitaratua: 14/12/12 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Biziaren zientziak #Teknologia
 epasto,

Mendiko nekazaritzan teknologia berriak sartzeko bost proiektu abiaraziko dira AGRIPIR mugaz gaindiko lankidetza-proiektu europarraren emaitza gisa. Zehazkiago esanda, abereen gaixotasunen teledetekziorako, otsoen eta beste harrapari batzuen arriskuen prebentziorako eta energia-arloko urruneko autohorniketa-planetan dihardu, bai eta ganadua urritik kontrolatzeko “abeltzain birtual” batean ere.

Hiru urtez Pirinioez bi aldeetako kideak mendiko nekazaritza eta abeltzaintza modernizatzeko asmoz elkarlanean eduki dituen AGRIPIR europar proiektua bi eguneko mintegi batez amaituko da, Lapurdiko Bidarte herrian, ondorioak aurkeztu eta Pirinioetako abeltzaintza-ustiategietan teknologia berriak sartzea xede duten bost berrikuntza-proiektu horiek azaltzeko. Abenduaren 11 eta 12an egingo da mintegia, hainbat agintariren parte-hartzeaz, Nekazaritza eta Landa Garapeneko europar komisario izendatu berri duten Phil Hogan irlandarra tarteko.

Pirinioetako mendiko nekazaritza birbalioztatzea xede duen truke- eta esperimentazio-sare horrek lau proiektu berri hauek sortu ditu:

- Power Box: hainbat horniketa-iturrik osatutako energia-kitaren garapena, ohiko jardueretarako irisgarritasun zaila duten eremuetan mendiko abeltzainen energia-autonomia bermatzeko.
- Mastech: erresonantzia magnetiko nuklearrean, termografian, proteomikan (proteinen ikerketa) eta portaera eta fisiologiaren inguruko neurrietan oinarritutako teknologien garapena, ardietan, ahuntzetan eta behietan mastitis-prozesuen detekzio goiztiarra errazteko. Mastitisa da, hain juxtu ere, mundu osoko esnegintzari eragiten dioten gaixotasunik ohikoenetako bat.
- Live-Pre Life: mendi-inguruneetako harrapakari handien eta abereen arteko bizikidetzaren hobekuntza, hesi adimendunen, erasoak aldez aurretik detektatzeko metodoen eta otsoak eta arriskutsuak izan daitezkeen beste animalia batzuk uxatzeko sistema aktiboen garapenaren bitartez.
- Cowmon: eremu zabaletan abereen jarduera etengabe monitorizatu eta animalien ongizatearekin nahiz ustiategien produktibitatearekin zerikusia duten zerbitzu berriak abian jartzea xede duen kostu txikiko eta autonomia mugagabetuko sistema ireki baten garapena.

e-Pasto deritzon proiektu pilotua ere garatu da. Ganadua urrutitik kontrolatzen du “abeltzain birtual” horrek, animalien lepokoetan jartzen diren azken belaunaldiko geolokalizazio-gailuen bitartez.

Informazio osagarria

  • epasto, "artzain birtuala", AGRIPIR
Itziar Villamandos

Egilea: Itziar Villamandos (L&V COMUNICACION)

Laguntzailea: