#GaiNagusiak

IGF2 faktorea alzheimerraren aurkako tratamendu izan daiteke

Noiz argitaratua: 14/12/18 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Orokorrak #Osasuna
 María Pascual

Zahartzeak dakarren narriadura kognitiboaren eta, horrenbestez, alzheimerraren eta beste zenbait gaitzen tratamendurako jomuga terapeutiko bihur daiteke IGF2 proteina (Insulin-like Growth Factor 2). Eragin handia du proteina horrek hainbat funtzio fisiologikotan, bai eta oroimen- eta ikaskuntza-prozesuetan ere. Hala dio Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko ikertzaile den María Pascualen doktore-tesiak. EMBO Molecular Medicine aldizkariak argitaratu ditu haren ikerketaren emaitza nagusiak.

"Adinak aurrera egin ahal IGF2-mailak behera egiten duela ohartu ginen; horrenbestez, zahartzearekin lotutako narriadura kognitiboarekin nolabait uztartuta dagoela pentsatu genuen. Hala, bada, birus adenoasoziatuetan oinarritutako terapia genikoko sistema esperimental bat garatu genuen, IGF2aren luzaroko espresiorako", adierazi du ikertzaileak. Hala jakin zuten animalia zaharretan "funtzio kognitiboa areagotu" egiten duela IGF2ak.

Areagotu egiten baitu arantza dendritikoen dentsitatea. "Oroimen- eta ikaskuntza-prozesuetan esku hartzen duten garun-eremuetako neuronen arantza dendritikoen kopurua murriztu egiten du gaitz horrek; hori dela eta, asalduak sortzen dira neuronen arteko konexioetan, ez dira elkarrekin behar bezala komunikatzen eta, azkenik, hil egiten dira". IGF2 bidezko tratamenduak, ordea, efektu hori indargabetzea lortu zuen. Halaber, β-amiloideren maila ere jaitsi zuen IGF2 faktoreak, gaixotasun horren markatzaile histopatologiko nagusi den IGF2R errezeptorearen bidez.

Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroko (CIMA) Alzheimerren Gaisotasunaren Neurobiologiako laborategian egin da tesia, eta Ana García-Osta eta Mar Cuadrado-Tejedor doktoreak izan ditu zuzendari.

Informazio osagarria

  • María Pascual, UNAV
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, UNAV
Laura Juampérez

Egilea: Laura Juampérez (Universidad de Navarra)

Laguntzailea: