#GaiNagusiak

Hitscape proiektuari esker, paisaia-politikak eta kultura-ondarearen politikak hobetu daitezke Europan

Noiz argitaratua: 14/11/04 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Orokorrak #Lurraren zientziak

Eskualde arteko lankidetzari esker, kultura-ondarearen babesarekin, paisaia-kudeaketarekin eta ondare-aktiboen balioztatze ekonomikoarekin lotutako jardunbide egokien 50 adibidetik gora identifikatu ditu proiektuak.

Jardunbide egokien adibide horiek aztertu eta partekatu egin ziren eskualde arteko workshopetan eta Europako zenbait eskualdetan egindako ikerketa-bisiten bidez (Italia, Espainia, Portugal, Eslovenia, Grezia, Alemania, Estonia, Austria eta Letonia, besteak beste).

Hala, hainbat gomendio eta tresna politiko erdietsi ziren, eta sei proiektu pilotutan probatu. Proiektuak, horrenbestez, kultura-ondarea eta paisaia-politikak hobetzen lagundu du, eskualde horietan guztietan.

Proiektuaren azken emaitzak katalogo batean laburbildu dituzte, eta laster argitaratuko dituzte Landa-eremuko ondare-balioak babesteari buruzko azken gidaliburuan. Gidaliburu horretan, landa-komunitateentzako eta Europako eskualdeentzako jardunbide egokiak, metodologia, gomendioak eta gidalerroak bildu dira, eta, laster, proiektuaren webgunean jarriko da eskuragarri.

HISTCAPE etengabeko ikaskuntza-prozesua izan zen. Eskualde arteko esperientzia-trukearen bidez, jakintza eta ahalmen berriak lortu ziren, proiektuan garatutako estrategiak etorkizunean ezartzea bermatu zuten eskualdeetan.

HISTCAPE proiektuak sarea sortu du ondareak kudeatzen dituzten agintarien, garapen-agentzien, ikertzaileen eta komunitateen artean, eskualdeen artean esperientziak eta politikak trukatzea sustatzeko. Sarearen lankidetzak aurrera jarraituko du proiektua bukatu arren, eta haren helburua da elkarrekin lan egitea etorkizuneko ideia-proiektu berriak ezartzeko.

Informazio osagarria

  • icono_documento
    Prentsa-oharra, ingelesa, Tecnalia
Nerea Campos Vicarregui

Egilea: Nerea Campos Vicarregui (Tecnalia Research & Innovation)

Laguntzailea: