#GaiNagusiak

HEGAN Aeronautika eta Espazioko Clusterreko bazkideek garatutako teknologia duen A350 XWB lehengo Airbusa entregatu da

Noiz argitaratua: 14/12/23 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Orokorrak #Teknologia
 Argazkia

Lehenengo A350 XWBa entregatu dio Airbusek Qatar Airways merkaturatze-bezeroari. Hala, abian jarri du Airbusek fuselaje zabaleko bere hegazkin berrienaren ekoizpena. Proiektua zenbait urtez garatzen aritu ondoren, aeronautikan eta material aurreratuetan egindako azken diseinuak sartu dira A350 XWB Airbusean; besteak beste, egituraren % 53 konpositeak dira, eta Rolls-Royce Trent XWB motor berri eta eraginkorra du. Berrikuntza horiei esker, % 25 murriztuko da erregai-kontsumoa, emisio gutxiago egingo da eta mantentze-lanen maila murriztuko da.

HEGAN Euskadiko Aeronautika eta Espazio Clusterreko 32 erakundek hartu dute parte hegazkinean —besteak beste, Aciturri, Aernnova, Alestis eta ITP tier-1ak—; horri esker, enpresa teknologiko gisa indartzen dira, lan-pakete handiak ekartzen baitituzte arrisku-bazkide gisa, bai eta ingeniaritzaren, zerbitzuen eta askotariko osagaien arloan ere. Espero da hegazkina urtarrilaren erdialdean martxan jartzea, Doha (Qatar) eta Frankfurteko aireportuen artean. Orotara, hegazkin-modelo berri horren 778 eskaera ditu Airbusek, eta haietatik, 80 kontratatu ditu Qatar Airwaysek.

Oro har, HEGANeko tier-1 enpresek kalkulatu dute 700 milioi euro inguruko inbertsio-zifra garatu dutela lau urtean, A350XWB proiektua gauzatzeko industria-instalazioak garatzeko eta martxan jartzeko ingeniaritza-faseetan. Bestalde, hegazkinerako lan-pakete handi horiek 4.000 lanpostu inguru sortu dituzte eta 10.000 milioi dolarretik gorako fakturazioa eragingo dute programa osoan zehar. Era berean, eragin handia du industria osagarrian, HEGANekin lotura duten erakundeen % 75 baino gehiago ari baita azkenean programa honetarako lanean, bai zuzenean Airbusentzat, bai estatuko edo atzerriko lehen mailako hornitzaileen bidez. Alor asko ukitzen ditu parte-hartze horrek, besteak beste, diseinua eta ingeniaritza, materialak, tresneria, fabrikazioa, tratamendu termikoak, saiakuntzak eta logistika; alegia, hornidura-kate ia osoa.

Informazio osagarria

  • Argazkia, HEGAN
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, HEGAN
Charo Ponte

Egilea: Charo Ponte (Pool de comunicacion)

Laguntzailea: