#GaiNagusiak

Hamar enplegatu edo gehiagoko EAEko enpresen % 28,4k teknologia-berrikuntzak egin zituen 2013an

Noiz argitaratua: 14/12/22 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Orokorrak

Eustaten datuen arabera, EAEn, 2011-2013an, enpresen % 12,7k egin zuen berrikuntza teknologikorik, aurreko aldian baino ehuneko 1,1 puntu gehiago. Guztira, 20.677 enpresa. Enpresa berritzailetzat hartzen dira merkatuan produktu berriren bat (ondasuna edo zerbitzua) edo asko hobetutako produkturen bat sartu dutenak (% 7,1 2013an), edota establezimenduaren barnean prozesu berriren bat edo asko hobetutako prozesuren bat sartu dutenak (% 9,6).

Hamar langile edo gehiagoko enpresetan ehunekoak altuagoak dira, berriz ere; % 28,4, aurreko urtean baino ehuneko 0,2 puntu gutxiago. Enpresa horien artean, produktua eraberritu dutenak % 19,5 dira, eta prozesua eraberritu dutenak % 22,7.

Aurreko urtearen aldean, txikixeagoa izan da berrikuntza teknologikoaren gastua (–% 0,1)

2013an, EAEko enpresek 2.563,5 milioiko gastua egin zuten teknologia berritzeko jardueretan; –% 0,1 aurreko urtearen aldean. BPGaren % 3,9 da gastua.

Berrikuntzarako behar diren jarduera garrantzitsuenen banaketari dagokionez, honako hauek nabarmentzen dira: barruko I+G (% 51,4); makinak eta ekipoak erosteko gastua (% 21,0); kanpoko I+Gren erosketa (% 15,9). Gainerako jardueretarako % 11,7 geratzen da.

Enpresa berritzaileen % 23,2k finantzaketa publikoa jasotzen du

Laguntza horren jatorriari erreparatuz gero, Eusko Jaurlaritza nabarmentzen da, laguntza guztien % 19,6rekin. Hamar langile edo gehiago dituzten enpresetan, % 50,8k laguntzak jasotzen ditu, eta Eusko Jaurlaritza da, halaber, enpresarik gehien finantzatzen duena. Zehazki, enpresen % 39,7.

Bi berrikuntza-motak kontuan harturik, teknologikoa eta ez-teknologikoa (azken hori antolaketa eta merkaturatzearekin lotuta), enpresa berrikuntzadunak % 16,7 izan ziren 2013an, aurreko urtean baino ehuneko sei hamarren gutxiago. Hamar enplegatu eta gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartuz, enpresa berritzaileak % 34,7 dira.

Enpresa berritzaileen % 80,5ek uste du berrikuntzak eragin positiboa duela

% 66,6k uste du berrikuntzak eragin positiboa duela produktuetan, bai ondasunetan bai zerbitzuetan; % 69,6k uste du barne-prozesuetan duela eragin positiboa; % 44,9ren ustez, enpleguan eragiten du, eta % 30,1ek dio bestelako eragin positiboak badirela, esaterako ingurumen-inpaktu txikiagoa edo langileen osasun hobea.

Hamar langile edo gehiagoko enpresetan, % 90,6ren ustez bada eragin positiborik; lehen aipatutako portzentajeetan: % 85,0, % 70,3, % 57,6, % 50,1.

Enpresen erdiek baino gehiagok uste dute faktore jakin batzuek teknologia-berrikuntza oztopatzen dutela

Enpresen % 55,5ek uste du badirela teknologia-berrikuntza zailtzen duten faktoreak. Besteak beste, gehiegizko arrisku ekonomikoak (% 39,8), berrikuntzen kostu handiegiak (% 44,4) eta finantziazio-iturri falta (% 41,0). Hamar langile baino gehiagoko enpresetan, % 68,6 dira berrikuntza oztopatzen duten faktoreak badirela uste dutenak (goian aipatutako oztopo berberak aipatzen dituzte).

Berrikuntza ez-teknologikoa (% 9,1) antolaketa- edo merkaturatze-berrikuntzek osatzen dute. Antolaketaren berrikuntza da enpresa barruan antolatze-metodo berriak ezartzea enpresako barne-funtzionamenduan; EAEko enpresen % 5,6k egiten dute. Bestalde, merkaturatzearen berrikuntza da lehen erabili ez diren edo aurrekoak bezalakoak ez diren merkataritzako estrategiak edo kontzeptuak erabiltzea; EAEko enpresen % 5,9k egiten dute. Berrikuntza ez-teknologikoa (% 20,0), enpresa-tamaina (hamar langile edo gehiago) horretarako, antolamenduari dagokio % 16,7an eta merkaturatzeari % 10,2an.

Informazio osagarria

  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelania, Eustat
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, euskara, Eustat
Manuel Riveiros

Egilea: Manuel Riveiros (EUSTAT)

Laguntzailea: