#GaiNagusiak

GAIA Clusterra partaide duen programa bat saritu du Leonardo da Vinci programak

Noiz argitaratua: 15/01/08 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Osasuna #Teknologia
 Jokin Garatea

Europako Batzordeko Leonardo Da Vinci Programako proiektu onenetakoen artean saritu dute Ambient Assisted Living-erako (AAL) Profil Profesionalen Garapena deritzon CompAAL proiektu europarra, non ustiapen-arduradun jardun den GAIA-Cluster TEIC.

Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Hungaria, Frantzia, Grezia, Bulgaria, Suitza eta Austriako hamar erakundek garatu dute proiektua. Ikerketa-lan sakona egin dute erakundeok etorkizun hurbilean AAL eremuko lan-merkatuak eskatuko dituen gaitasun, trebetasun eta ezagutza nagusiak zehazteko.

GAIAko nazioarteko proiektuen zuzendari den Jokin Garateak dioenez, arreta geriatrikoaren eskari geroz eta handiagoak eta gizartearen indibidualizazio geroz eta nabarmenagoak eragin dute, Europan, "Inguruak Lagundutako Eguneroko Bizimodua kontzeptuaren (AAL)" garapena. Hona alor horretako ekimen nagusien xedea: hautatzen duten inguruan bizitzea herritarrak, horretarako haien autonomia, mugikortasuna eta beren buruarekiko konfiantza areagotuz, teknologia berrien laguntzaz", dio Garateak.

Hori dela eta, lanpostu berriak ari da sortzen ekonomiaren sektore hori, zeina hazten ari baita. Hala eta guztiz ere, "gaur egun ez dago Europan AAL tresna eta sistemen erabilera eta garapenarekin berariaz lotutako lanbide-heziketarik", gaineratu du.

CompAAL proiektuaren garapenari esker, ordea, nolabaiteko adostasun bat dago egun Europan alor horretan dauden trebakuntza-premiei buruz. AAL eremurako bost europar profil zehaztu dira:
o AAL komunitateen kudeatzailea
o AALren gaineko aholkularia
o AALren mantentze-laneko espezialista
o AAL konponbideen eta sistemen garatzailea
o AAL sistemen arkitektoa


Aliantzak ari da egiten GAIA zenbait enpresa, ikastetxe eta unibertsitaterekin profil profesional horiek inplementatu eta haien enplegagarritasuna errazteko, nazio bakoitzean zein nazioartean.

Informazio osagarria

  • Jokin Garatea, GAIA
  • icono_documento
    Prentsa-oharra
Begoña Benito

Egilea: Begoña Benito (GAIA)

Laguntzailea: