#GaiNagusiak

Euskadiko PEFCk hamar urte bete ditu

Noiz argitaratua: 14/12/15 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Orokorrak #Ingurumena #Lurraren zientziak

Euskadi da, Espainiako estatuko autonomia-erkidegoetatik, arbola-azalera proportziorik handiena duena, eta urtetik urtera azalera hori haziz doa, 2013an argitaratutako basoen inbentarioaren arabera. Azalera horren erdia baino gehiago titulartasun pribatukoa da; beraz, jabeen esku dago baso horien kudeaketa eta zaintza. Duela hamar urte, zuraren sektoreko profesional horietako batzuek hau erabaki zuten: beste pauso bat eman eta ingurumena zaintzeko helburuak ezartzea beren eguneroko jardunean. Hala, bada, Basoen Kudeaketa Jasangarriaren aldeko konpromisoa berenganatu zuten, PEFC markaren eskutik.

Bittor Oroz sailburuak gogoratu duenez, “gaur egun, zura ekoizteko erabiltzen den baso-azaleraren % 40k kudeaketa jasangarriaren egiaztagiria dauka. Goraka ari da portzentaje hori urtetik urtera; beraz, horrek esan nahi du gure basoak, zeinek oso funtzio ekonomiko, ekologiko eta sozial garrantzitsua betetzen duten, hobeto zainduta daudela eta kalitate handiagoko lehengaia ematen dutela”.


Proiektua borondatezkoa eta sendotua

Carmen Gonzalez Murua izan da PEFC Euskadiren lehendakaria erakundea abian jarri zen unetik. Sektorearen egoerak gorabeherak izan dituela ikusi du urteotan, hainbat faktore direla medio. “Ekonomiaren aldetik, garai zailak izan dira. Merkatuaren egoera txarra izan da, bai altzarigintzako sektorearen arazoengatik, bai eraikuntza-sektorearen krisiarengatik, haizeteengatik… Baina familia eta enpresa askok berretsi egin duzue baliabide naturalak errespetatuz eta hobetuz kudeatzeko eta ekoizteko konpromisoa.

Horregatik, ekimen horretan esku hartu duten guztiei zorionak eman nahi dizkiet, eta “gure gizarteko jardueretan ezinbesteko izaera jasangarri horrekin" jarrai dezaten eskatzen diet. Bide batez, beste hau ere eskatzen diet: egungo basoei eta mendiei eusteko gizartearen eskariarekin bat egiten duten produktuak merkaturatu ditzatela”.

Hiru profesional ezagun ere jardun dira basoen kudeaketa jasangarriaren alde PEFCren urteurrena ospatzeko ekitaldian. Horietako bat Javier Barroeta moda-diseinatzailea izan da, zeinak paperean egiten baititu bere sormen-lanak; bigarrena, Jose Gorritxo arkitektoa, bere eraikuntza-lanetan bertako zura erabiltzearen aldekoa; hirugarrena, berriz, Fernando Canales sukaldaria, zeina basoak euskal sukaldaritzari egiten dizkion ekarpenez mintzatu baita.

Informazio osagarria

  • icono_documento
    Prentsa-oharra, PEFC
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, PEFC
Basque Research

Egilea: Basque Research (Elhuyar Fundazioa)

Laguntzailea: