#GaiNagusiak

Elikadura geriatrikoko adituen onlineko trebakuntza eskaintzen du Nafarroako Unibertsitateak

Noiz argitaratua: 14/12/16 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Osasuna

Elikadura geriatrikoko adituen onlineko trebakuntza-ikastaroak jarri ditu martxan Nafarroako Unibertsitateko Farmazia Fakultateak Osasun-profesionalentzako hiru programa eskaintzen ditu, eta, amaieran, Adinekoen Elikadurako Ziurtagiria eskuratzen da.

Elikadura Zientzietako eta Fisiologiako Saileko irakasleek emango dituzte ikastaroak, eta, Saileko zuzendari Diana Ansorenaren iritziz, "helburua da zahartzearekin lotutako aldaketa fisiologiko eta funtzionalei aurre egitea, eta elikadurarekin lotutako aholkuak eta estrategiak ematea, elikadura osasungarri, orekatu eta banakakoa sustatu eta bermatzeko".

Fakultatearen berezko titulazioa da, eta hiru ikastaro egin daitezke (hirurak egin daitezke, baina bereiz egiteko aukera ere badago). Batetik, balorazio geriatriko integralari buruzko ikastaroan, ikasi daiteke nola ebaluatu pazienteen nutrizio-egoera; bestetik, adinduei dietetikako aholkuak emateko ikastaroan, elikadura osasungarriaren arloan aholkuak emateko informazioa eta tresnak emango dira; eta, azkenik, patologia geriatriko ohikoenetan jarraitu beharreko urrats dietetikoei buruzko ikastaroan, egoera kliniko eta fisiopatologiko jakin batzuetan, zeinetan elikadura garrantzitsutzat jotzen baita paziente geriatrikoen tratamenduan, eman beharreko elikadura-aholkuak pertsonalizatzeko behar diren nutrizio- eta dietetika-estrategiak ikasiko dira, batik bat.

Informazio osagarria

  • icono_documento
    Prentsa-oharra, Nafarroako Unibertsitatea
Laura Juampérez

Egilea: Laura Juampérez (Universidad de Navarra)

Laguntzailea: