#GaiNagusiak

Ekintzaile donostiar bat Silicon Valleyra, Donostiako Sustapena-Yuzz programari esker

Noiz argitaratua: 14/11/10 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Informatika #Teknologia

Anne Amorebieta Berra ekintzailearen hitzordu azkarren Meet Trace online plataforma izan da Donostiako Sustapena-Yuzz programaren ideiarik onena, eta, Espainiako estatuko Yuzzeko beste 23 parte-hartzaile onenekin batera, Silicom Valleyra, munduko berrikuntzaren gunera, bidaiatuko du, abenduaren 7tik 12ra. Anne Amorebieta Berraren proiektua hautatu du epaimahaiak Donostiako Yuzz zentroko onentzat. Sei hilabete dira hiriko 20 gazte ekintzaile lanean dabiltzala gune horretan, beren enpresa-ideiak zehazteko, APTren laguntzarekin.

Oinarri Teknologikoko Berrikuntza Programaren mendekoa da ekimena, Donostiako Ekonomia Sustatzeko Planaren lan-ildoetako bat, Donostia Sustapenak diseinatua, ekintzailetza teknologikoa sustatzeko eta berrikuntza indartzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko giltzarri moduan. Silicon Valleyra egingo duen bisitaldi horretan, Spain Tech Center zentroa (STC, Banco Santander, ICEX eta Red.es erakundeen ekimenez sortua) zentroa bisitatuko du. Espainian oinarri teknologikoa duten enpresa txiki eta ertainak munduko ingurunerik dinamikoenetan eta lehiakorrenean ezartzen laguntzea da zentro horren xedea, eta gure herrialdeko enpresa teknologikoen eta berritzaileen nazioarteratze-prozesua azkartzea. Informazio gehiago, helbide honetan: www.spaintechcenter.es.

Silicon Valleytik itzultzean, Banco Santander, CISE eta Yuzz Programaren erakunde kolaboratzaileetako ordezkariek eratutako epaimahaiari aurkeztu behar dizkiete beren ideiak ekintzaileek . Hiru proiekturik onenek 30.000, 20.000 eta 10.000 euroko sariak jasoko dituzte, hurrenez hurren, haiek aurrera eramateko.

Meet Trace irabazle

Erabiltzaileen anonimotasuna eta pribatutasuna bermatzen ditu, une oro, hitzordu azkarren onlineko sistemak. Denbora mugatuko hitzordua daukate erabiltzaileek, bideokonferentzia bidezkoa, eta denbora horretan erabaki behar dute hitz egiten ari den beste pertsona interesgarri zaien edo ez. Meet Trace https://www.meettrace.com/ helbideak bilaketa-sistema bakarra dauka, lagunak, harreman sentimentalak, harreman askeak eta urrutiko harremanak bilatzeko, eta gizabanakoei nahiz bikoteei zuzenduta dago, erabiltzaileen pribatutasunari lehentasuna emanez betiere.

Jendea elkarrekin harremanetan jartzen du, onlineko hitzordu azkarren bitartez, gehiengoaren zaletasunak, bilatzen dituzten harreman-motak, kokapena eta beste zenbait alderdi aintzat hartuta. Alde batetik, emakumeak babesten ditu sistema horrek, haiekin harremanetan jarri aurretik erabiltzaile horiek beren hitzordu azkarreko taldean sartu behar baitituzte emakumeek; bestetik, gizonezkoek hitzordu eraginkorragoak izan ditzakete: izan ere, azterketa askok diote gizonezko batek 100 emakumeri mezu bana bidali behar diela erantzun bakar bat lortzeko, eta hori oso prozesu frustragarria da erabiltzailearentzat.

Informazio osagarria

  • icono_documento
    Prentsa-oharra
  • icono_documento
    Prentsa-oharra
Irene Murillo

Egilea: Irene Murillo (Lantier)

Laguntzailea: