#GaiNagusiak

EAEko nekazaritza-ustiategien kopurua % 4,3 jaitsi zen 2009 eta 2013 artean

Noiz argitaratua: 14/12/17 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Biziaren zientziak

Nekazaritza-ustiategien kopurua % 4,3 jaitsi zen 2009 eta 2013 bitartean, Eustatek landutako datuen arabera. Azalera, guztira, % 0,7 jaitsi zen eta erabilitako nekazaritza-azalera (landutako lurren eta bazka iraunkorrerako lurren azalera) % 1,6 murriztu zen. Ondorioz, gutizko azalerarekin alderatuta, nekazaritza-azaleraren ratioa % 72,1 izan zen 2013an, 2009an baino % 0,6 txikiagoa.

Batez besteko azalera % 3,8 handitu zen; ondorioz, ustiategi bakoitzeko 16,4 hektarea zeuden. Alderdi hori ustiategi bakoitzean erabilitako nekazaritza-azaleraren (ENA) batezbestekoan ere nabaritu zen. Izan ere, 11,5 hektareakoa izatetik 11,8 hektareakoa izatera pasatu zen.

Espainian, ustiategien kopurua ere jaitsi egin zen (-% 2,5), hala ere, erritmo baxuagoan. Guztizko azaleraren jaitsiera handiagoa izan zen, baita erabilitako nekazaritza-azalera ere (-% 1,9 bi kasuetan). Ustiategien batez besteko neurria nabarmen handiagoa izan zen, baina horrek ere igotzeko joera izan zuen, zeren 2009an 30,92 hektarea (ha) zeuden, 2013. urtean, ordea, 31,13 ha.

EAEn erabilitako nekazaritza-azalera (ENA) jaitsi egin zen, landutako lurren azalera jaitsi zelako (-% 3,7), batik bat, fruta-arboletarako lurretan (-% 24,3), zuretarako lurretan (-% 12,0) eta mahastietan (-% 6,1), zeren bazka iraunkorrerako lurrak ia egonkor mantendu ziren (-% 0,1).

Ustiategien batez besteko tamaina handitu egin zen Araban eta Gipuzkoan, Bizkaian, ordea, jaitsi egin zen

Lurraldeen bilakaera ez da homogeneoa izan. Gipuzkoan bai guztizko azalera (% 3,5) bai ustiategien kopurua igo egin zen (% 0,8). Horrela, ustiategien batez besteko tamaina 2013an 13,6 hektareakoa zen, 2009koa baino % 2,7 handiagoa. Bestalde, Bizkaian, bi kontzeptuak jaitsi ziren, eta ustiategien kopurua ere % 4,5 jaitsi zen. Hori dela eta, Bizkaiko nekazaritza-ustiategiek erkidegoko txikienak izaten jarraitu zuten, ustiategi bakoitzeko 9,4 hektareakoak baitziren 2013an (-% 4,8). Araban, guztizko azalera (% 1,5) handitu zen, baina ustiategien kopurua jaitsi egin zen (-% 11,3). Horrek ustiategi bakoitzeko batez besteko hektarea-kopurua handitzea (% 14,4) eta lurralde honetan 35,9 hektareakoa izatea ekarri zuen.

Erabilitako nekazaritza-azalera (ENA) handitu egin zen Gipuzkoan (% 1,7), baita Araban ere (% 0,8), bazka iraunkorrak handitu baitziren. Bizkaian, ordea, bai landutako lurrak bai bazkatarako lurrak jaitsi ziren (-% 10,4).

Araban, mahastitarako azalera eta ustiategien kopurua jaitsi egin zen. Arabako ustiategien batez besteko tamaina mantendu egin zen (10,9 ha). Bizkaian, gehiago jaitsi zen; horren ondorioz, nabarmen murriztu zen ustiategien batez besteko neurria. Hori dela eta, 1,7 hektarea izatetik 0,8 hektarea izatera pasatu ziren. Gipuzkoan, hala ere, ustiategien kopurua jaitsi egin zen, baina mahastitarako azalera handitu egin zen. Horrek esan nahi du ustiategien batez besteko tamaina 2,8 hektareatik 4,9 hektareara igo zela.

Araban haztegi bakoitzeko azienda-espezie bakoitzeko abelburuen batez besteko kopurua handitu egin zen

EAEko abeltzaintza-ustiategien kopurua jaitsi egin zen ganadu-mota guztietan, ahuntz-aziendan izan ezik (zeren % 9,5 igo zen). Jaitsierarik handienak txerri-haztegietan (-% 37,5) eta behi-haztegietan (-% 10,9) izan ziren. Hegaztienak eta ardienak, berriz, ia maila berdinean mantendu ziren (-% 0,7) eta (-% 0,1). Badirudi haztegien kontzentrazioa izan zela txerri-haztegien kopurua asko jaisteko arrazoia, zeren, 2009an, haztegi bakoitzeko 17,9 abelburu zeuden; aitzitik, 2013an, 33,8 zen ustiategi bakoitzeko kopurua. Behi-azienda, aldiz, gutxixeago jaitsi zen; izan ere, batez beste 23,0 abelburu zeuden 2009an, 2013an, ordea, 24,2. Hegaztien eta ahuntzen haztegien batez besteko tamainak jaitsiera arinak izan zituen, zeren hegaztien haztegietan 253,4 abelburu izatetik 251,9 abelburu izatera pasa ziren; eta ahuntzen haztegietan, 13,4 izatetik 13,3 izatera. Ardien haztegietan, 2009. urtean 60,0 abelburu zituzten, 2013. urtean, aldiz, 57,3.

Lurraldeka, hala ere, egoera aldakorragoa izan zen. Araban, txerrien, hegaztien eta ardien haztegiak nabarmen jaitsi ziren, -% 62,4, - % 44,6 eta -% 18,2, hurrenez hurren; aldiz, ahuntzen zein ardien haztegiak igo egin ziren, % 10 eta % 0,6, hurrez hurren. Bizkaian, bestalde, azienda-haztegi guztien kopurua jaitsi egin zen, ahuntzena izan ezik (% 22,4). Batez ere, txerrien eta behien haztegiak jaitsi ziren, -% 45,8 eta -% 21,9, hurrenez hurren. Gipuzkoan, haztegi hauek jaitsi ziren: txerrienak (-% 20,6), ahuntzena (-% 11) eta behienak (-% 2,6). Hegaztienak eta ardienak, berriz, handitu egin ziren, % 12,5 eta % 7,2, hurrenez hurren.

Haztegien tamainari dagokionez, lurralde bakoitzeko egitura oso desberdina izan zen. Hala, Arabakoetan zeuden espezie guztietako abelburu-kopuru gehien; Bizkaian, berriz, haztegi txikienak egon ziren. 2009ko aldearekiko, bilakaera desberdina izan da. Arabaren kasuan, nabarmentzekoa da espezie guztien azienda-haztegien tamaina handitu izana, eta, batez ere, txerrien eta hegaztien kasuan da nabarmena. Horietan, hurrenez hurren, lau aldiz eta bi aldiz handitu zen haztegi bakoitzeko abelburuen kopurua. Bizkaian, aldiz, handitu ziren haztegi bakarrak ahuntzenak eta txerrienak izan ziren. Gipuzkoan, berriz, haztegi bakoitzeko abelburu-kopurua jaitsi zen haztegi-mota guztietan.

Informazio osagarria

  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelania, Eustat
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, euskara, Eustat
Manuel Riveiros

Egilea: Manuel Riveiros (EUSTAT)

Laguntzailea: