#GaiNagusiak

EAEko industria-jarduera % 3,1 handitu da 2014ko azaroan

Noiz argitaratua: 15/01/08 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Teknologia

EAEko industria-ekoizpenaren indizea % 3,1 handitu da 2014ko azaroan, 2013ko azaroarekin alderatuta, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustaten datuen arabera.

2014ko urriarekin alderatuta, berriz, ikusi da EAEko industria-ekoizpena % 0,2 txikitu dela, urtaro-efektuak zuzendu ondoren.

2014ko azaroko indizearen bilakaera positiboa izan da, 2013ko azaroko datuekin alderatuta, industria-talde handi guztietan. Energia % 6,5 hazi da, ekipo-ondasunak % 2,9 hazi dira, eta bitarteko ondasunek % 1,4ko bilakaera positiboa izan dute. Kontsumo-ondasunak, oro har, % 1,7 hazi dira, kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 4,8 hazi direlako, eta kontsumo-ondasun iraunkorrak % 6,7 gutxitu direlako.

Energiaren eta ekipo-ondasunen bilakaera negatiboa izan da 2014ko azaroan, 2014ko urriko datuekin alderatuta, % 3,9 eta % 0,1 jaitsi baitira, hurrenez hurren. Bitarteko ondasunak % 0,5 hazi dira eta kontsumo-ondasunak, bestalde, % 0,3 hazi dira, kontsumo-ondasun iraunkorrak % 4,9 hazi direlako eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 1,1 jaitsi direlako.

EAEko industrian garrantzi handiena duten sektoreen artean, hauek hazi ziren gehien 2014ko azaroan, aurreko urteko datuekin alderatuta: egurra, papera eta arte grafikoak, % 6,4; elikagaien, edarien eta tabakoaren industria, % 4,8; eta metalurgia eta produktu metalikoak, % 4,2.

Bestalde, bilakaera negatiboa izan dute beste hauek: garraio-materiala % 5,2 jaitsi da; energia elektrikoa, gasa eta lurruna, % 3,3; eta material eta ekipamendu elektrikoaren sektorea, % 2,8, aurreko urteko datuekin alderatuta.

Lurralde historikoen arabera, aurreko urteko azaroko datuekin alderatuta, industria-ekoizpenaren indizea positiboa izan da Bizkaian (% 7,2 hazi da) eta Gipuzkoan (% 1,2 hazi da); Araban, berriz, % 0,5 txikitu da. Aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, bilakaera negatiboa izan da Bizkaian (% 1,4 txikitu da); Araban eta Gipuzkoan, berriz, % 0,5 handitu da.

2014ko lehenengo hamaiken bilakaera aztertuz gero, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, EAEko industria-ekoizpenaren indizea % 1,4 hazi da, bi urtez tasa negatiboak eman ondoren. Indizea ere positiboa izan da hiru lurraldeetan: Bizkaian, % 1,6 hazi da; Gipuzkoan, % 1,3; eta Araban, % 1,2.

Informazio osagarria

  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelania, Eustat
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, euskara, Eustat
Manuel Riveiros

Egilea: Manuel Riveiros (EUSTAT)

Laguntzailea: