#GaiNagusiak

Doktoretza ondoko argitalpen onenaren saria eman dio SEIC 2014k Ana Bernali

Noiz argitaratua: 14/12/20 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Biziaren zientziak #Osasuna

Achucarro ikerketa-zentroko doktoretza ondoko ikertzaile Ana Bernali doktoretza ondoko argitalpen onenaren saria eman dio SEICek, Kannabinoideen inguruko Ikerketako Espainiako Elkarteak.

"Blockade of Monoacylglycerol Lipase Inhibits Oligodendrocyte Excitotoxicity and Prevents Demyelination In Vivo" da argitalpen saritua, Glia aldizkari entzutetsuan argitaratua.

Lanaren zuzendaria Susana Mato izan da, Achucarro ikerketa-zentroko ikertzaile seniorra. Ana Bernalek Achucarro ikerketa-zentroan eta UPV/EHUko Neurozientzien Saileko Neurobiologiako Laborategian egin duen tesiaren atal bat da argitalpena.

Outreach Manager

Egilea: Outreach Manager (Achucarro Basque Center for Neuroscience)

Laguntzailea: