#GaiNagusiak

Bruzelosiaren aurkako txertoak hobetzeko bide bat aurkitu du Nafarroako Unibertsitateko Osasun Tropikaleko Institutuak

Noiz argitaratua: 15/01/12 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Orokorrak #Osasuna
 Amaia Zúñiga eta Ignacio Moriyón

Garrantzi handia izan dezake bruzelosia ezabatzeko ahaleginean hau jakiteak: nola erabiltzen duten eritritola bakterioek, Brucellarenak, zehazki. Izaki bizidun batzuetan egon ohi den molekula bat da eritriola. Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) aldizkariak argitaratu duen artikulu baten arabera, gaixotasun infekzioso horren aurkako txertoak hobetzeko baliagarri izan daiteke aurkikuntza hori. Nafarroako Unibertsitateko Osasun Tropikaleko Institutuko Amaia Zúñiga eta Ignacio Moriyón ikertzaileek idatzi zuten artikulua.

"Zenbaiten iritziz, egungo txertoek eragiten dituzten abortuekin lotuta dago eritritola erabiltzeko Brucellak duen ahalmena. Hori dela eta, txerto seguruagoak egiteko lagungarri izan daiteke aurkikuntza hori", dio Amaia Zúñiga ikertzaile nafarrak.

Animalien artean garatu ohi da bruzelosia, baina, batzuetan, gizakiari ere eragiten dio ("Maltako sukarra"). Galera handiak eragiten ditu gaitz horrek gizartean eta ekonomian, batez ere baliabide gutxien duten herrialdeetan; hori dela eta, Osasunaren Mundu Erakundeko "gaixotasun ahaztuen" zerrendako nagusietako bat da.

Belgikako Namurreko Unibertsitatearekin eta Lovainako Unibertsitate Katolikoarekin eta Alemaniako Sarreko Unibertsitatearekin elkarlanean egin da ikerketa hori, eta Amaia Zúñiga ikertzailea Belgikan egonaldi bat egiten ari zela abiatu zen.

Informazio osagarria

  • Amaia Zúñiga eta Ignacio Moriyón, UNA
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, UNA
Laura Juampérez

Egilea: Laura Juampérez (Universidad de Navarra)

Laguntzailea: