#GaiNagusiak

Berrikuntza eta Lehiakortasunaren 2014ko saria Indar enpresari eman dio Espainiako Itsas Clusterrak

Noiz argitaratua: 14/12/16 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Orokorrak #Teknologia
 Argazkia

Indar Electric enpresak jaso du Berrikuntza eta Lehiakortasunaren 2014ko saria, zeina urtero banatzen baitu Espainiako Itsas Clusterrak (CME). Itsasontzien propultsio nagusirako eta osagarrirako motorren eta sorgailuen diseinu eta garapenean Indar enpresak egindako lana aintzatesten du sariak. Bestalde, aintzatespen berezia egin zaie enpresa horretako motor isilei. Arrakasta handia ari da izaten motor-mota hori ontzi ozeanografikoen eta itsas ikerketakoen sektorean, bai eta ferry eta patruilarienean ere.
Madrilen banatu ziren, atzo, urteroko sari hori eta beste zenbait, Espainiako Itsas Clusterraren (CME) batzar orokorrean, Felipe VI.a erregea ohorezko lehendakari zela. Sustapen ministro Ana Pastor eta Clusterreko lehendakari Alejandro Aznar izan ziren ekitaldiko lehendakariak.

Hainbat armadore, ontzioletako ordezkari, portuetako arduradun eta agintari bildu ditu ekitaldiak. Enpresaren izenean, berriz, Motorrak eta Itsasontziak saileko zuzendari den Joseba Hierro izan da ekitaldian, eta CONFEMETALeko lehendakari Javier Ferrer Dufolen eskutik jaso du saria.

75. urteurrena

Puntako enpresa da Indar makineria elektriko birakariaren fabrikazio-alorrean, eta 2015ean beteko ditu 75 urte. Ingeteam taldekoa da, eta Milwaukee (AEB), Mexikon eta Beasainen ditu lantegiak; salmenta-sarea, berriz, 45 herrialdetan. Hainbat sektoreri eskaintzen dizkie Indarrek konponbideak energia-sorkuntzaren arloan: hidroelektrikoari, eolikoari, gas- eta lurrun-sektoreei, energia geldikorrari eta ontzien propultsioari. 25 GW-eko potentzia instalatua du, eta, I+Gean egindako inbertsioei esker, merkatuan parerik ez duen laborategi konbinatu bat ere bai, zeinak makina elektrikoak eta potentzia-elektronika uztartzen baititu.

Alor hauetarako diseinuan espezialista da Ingeteam taldea: potentzia- eta kontrol-elektronika (maiztasun-bihurgailuak, prozesu-automatizazioa eta -kontrola), makina elektrikoak (sorgailuak eta motorrak), ingeniaritza elektrikoa eta energia sortzeko instalazioak. Lau alorretarako egiten du lan gehienbat: energia, industria, itsas sektorea eta tren-trakzioa, betiere energia-kontsumoaren optimizazioa eta energia-sorkuntzaren eraginkortasun maximoa direla helburu. Hiru mila bat langile ditu enpresak mundu osoan, eta I+G du bere jardueraren oinarri: urtero, fakturazioaren % 7 inbertitzen du arlo horretara.

Informazio osagarria

  • Argazkia, Indar
  • icono_documento
    Prentsa-oharra, Indar
Sonia Egea Elguezabal

Egilea: Sonia Egea Elguezabal (VK Comunicación)

Laguntzailea: