#GaiNagusiak

BeClever izendatu dute Dell Softwareren monitorizazioko eta errendimendu-analisiko Espainiako 2014ko Partner onena

Noiz argitaratua: 14/10/28 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Informatika
 Saridunak

Dell Softwarek, urtero egiten duen partnerren konferentzian, BeClever izendatu du monitorizazioko eta errendimendu-analisiko 2014ko Partner onena. Dell Softwarek Espainian dituen 70etik gora partnerren artean aintzatetsi dute; hain zuzen ere, IT sektoreko enpresa nagusiak sartzen dira talde horretan.

BeClever enpresa 2011ko abenduan sortu zuten gazte ekintzaile batzuek, eta ITko zerbitzu aurreratuetan espezializatuta dago. Hiru urte baino gutxiagoan, Dell multinazional amerikarraren (zeina 2012an munduko bosgarren konpainia teknologikorik handiena izan baitzen, lortutako diru-sarreren arabera) Espainiako sozio nagusi bilakatu da BeClever, Dell-en Software dibisioko Performance Monitoring-en arloan. Horrez gainera, Dell Softwareren erreferentziako hornitzaile da BeClever Europan, Ekialde Ertainean eta Afrikan zerbitzu profesionalak gauzatzen baititu, eta hainbat proiektu garatu ditu Europan, Afrikan eta Asian.

Nazioarteko proiekzioa duen politika batean bermaturik, BeCleverrek bulegoak ditu Bilbon eta Milanen, eta etengabe haziz doa, merkatu eta zerbitzu berrietara zabalduz. Zenbait herrialdetako bezeroak ditu, eta aintzatespen hori ekarri dion know-how nagusia izaten jarraitu nahi du BeCleverrek Euskadin, tokian tokiko lanpostuak sortzearen eta espezializazio teknologiko handiaren alde eginez.

Deustuko Unibertsitateko enpresa-haztegian (Deustokabi) dago BeClever, eta Unibertsitateko lankidetza-sareko kide da. Horri esker, Unibertsitateko ikasleen trebakuntzan eta garapen profesionalean laguntzeko aukera dute.

Informazio osagarria

  • icono_documento
    Prentsa-oharra, BeClever
  • Saridunak, BeClever
Basque Research

Egilea: Basque Research (Elhuyar Fundazioa)

Laguntzailea: