#GaiNagusiak

DRO BIOSYSTEMS bioteknologia-enpresak Latinoamerikara hedatu du bere jarduera

Noiz argitaratua: 10/07/15 | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Orokorrak #Teknologia

DRO BIOSYSTEMS bioteknologia-enpresak hitzarmen bat sinatu du Txileko Ayslab enpresarekin zerbitzuak Latinoamerikan hedatzeko. Horrenbestez, euskal enpresak biobotikak eta bioteknologian aplika daitezkeen bestelako substantziak ekoizteko prozesuak garatzeko gaitasuna sendotzen lagunduko du.

Guztira, 10 eta 20 enpresa bitartean izango dira hitzarmen horren onuradun. Enpresa horiek guztiek tamaina eta garrantzi anitzeko proiektuak garatuko dituzte. Helburua da erakunde horiek gaitasun teknologikoa eskuratzea biobotikak garatzeko eta ekoizpen-prozesuak eskala industrialera eramateko sektore txiletarrak duen eskaerari erantzuteko.

Informazio osagarria

  • icono_documento
    Prentsa-oharra, gaztelaniaz, Dro Biosystems
Aitor Ubarretxena

Egilea: Aitor Ubarretxena (DRO Biosystems)

Laguntzailea: