#GaiNagusiak

Bilbomática


Deskribapena: Bilbomática SAk 1988. urtetik dihardu teknologia informatikoen munduan, eta hasiera hartan abenturatzat hartzen zena, egun, errealitate sendoa da, goi-mailako prestakuntza duten 350 langile baino gehiagok osatua. Aspalditik, Bilbomática berrikuntzaren prozesuaren alde egiten ari da, berrikuntza garapen ekonomiko, sozial, teknologikoaren eta erakundeen garapenaren eragilea dela ulerturik.

Esparru horretan, Bilbomática berrikuntzan aktiboki parte-hartzearen aldekoa da, nazioarteko, estatuko, eskualdeko zein toki mailako I+G+b-ko proiektuen erreferentzia-esparruetan parte hartuz, ikerkuntza- eta berrikuntza-programetan duen lidergo-postua sendotuz.

Erakunde-mota: Enpresa

Helbidea: Edificio Miribilla C/ Santiago de Compostela, 12 4º A

Herria: Bilbao

Probintzia: Bizkaia

URLa: http://www.bilbomatica.es/es

Erakunde honen edukiak:


[Albistea] Epilepsiaren kirurgian modu birtualean entrenatzeko ikerketa medikoa

Noiz argitaratua: | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Orokorrak #Biziaren zientziak #Osasuna

Bilbomática —bere kolaboratzaile ERESA, Vicomtech-IK4 (Ikus-entzunezko eta komunikazioko teknologien zentroaren fundazioa) eta Fundación para la Investigación del Hospital la Fe erakundeekin batera— epilepsiaren kirurgian modu birtualean entrenatzeko tresna bat (ePilepsy) ari da garatzen ikerketa medikoaren esparruko proiektu baten barnean.

> Irakurri osorik

[Albistea] Europako Ingurumen Agentzia eta Marine LitterWatch ekimena

Noiz argitaratua: | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Informatika #Ingurumena

Bilbomática aplikazio bat ari da garatzen Europako Ingurumen Agentziarentzat (EIA), zeinaren helburua izango baita Europako herritarrak inplikatzea hondartzetako zaborra ezaba dezaten.

> Irakurri osorik

[Albistea] PROINSO, adimen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko plataforma integrala

Noiz argitaratua: | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Osasuna #Teknologia

Bilbomatica eta haren bazkide Gaia eta Deustuko Unibertsitatea Proinso proiektua amaitzen ari dira.

> Irakurri osorik

[Albistea] IPADerako eTangram: joko bat adineko pertsonak psikoestimulatzeko

Noiz argitaratua: | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Informatika #Osasuna

Bilbomática enpresak adineko pertsonen psikoestimulazioa lantzeko joko bat diseinatu du: eTangram.

> Irakurri osorik

[Albistea] Alzheimerraren diagnostiko goiztiarra egiteko software bat diseinatu du Bilbomática enpresak

Noiz argitaratua: | Kategoria: Ikerketa | Gaiak: #Informatika #Osasuna

Medikuei alzheimerra azkar eta denbora errealean detektatzeko aukera eskaintzen dien software bat diseinatu du Bilbomática enpresak, Vicomtech-IK4rekin, Gaztela-Mantxako Unibertsitatearekin eta Virgen del Rocio Ospitalearekin elkarlanean.

> Irakurri osorik

Laguntzailea: